Elur Txori elkarteko 34garren sagardo lehiaketa egingo da azaroaren 4an eta izen ematea zabalik da urriaren 28ra arte, elkarteko bazkideentzat. Bazkide ez direnek urriaren 28an izango dute izen emateko aukera, 20:00etatik 22:00etara. Gehienez 80 lagunentzako tokia izango da aurten ere.
Hamar sagardotegi
Hamar sagardotegitako sagardoa edan eta epaitzeko aukera izango da aurten: Hernaniko Iparragirre, Elorrabi, Altzueta, Rufino, Zelaia eta Alberro; Astigarragako Oiarbide; Urnietako Setien eta Elutxeta; eta Zubietako Astiazaran. Menua, berriz, sagardoa gustora edateko modukoa: bakailaoa kokotxekin, txuleta, gazta eta intxaurrak, eta kafe konpletoa.