Hitzaldia gaur Milagrosan presoen egoera eta lege berriei buruz

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 17a

Euskal presoen egoera eta lege berrien inguruko hitzaldia izango da gaur, arratsaldeko 20:00etan, Milagrosan, Askatasunak antolatuta. Hitzaldian parte hartuko dute preso ohi batek, abokatu batek eta presoen senitarteko batek. Askatasuna erakundeak ekitaldi ugari antolatu ditu urriaren 27ra artean, euskal presoek bizi duten egoera salatzeko eta horien barruan dago gaurko hitzaldia
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!