Hernaniko kanpandorrea zikoinen atsedenleku

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 17a

Atzo arratsaldean, txoarriei zikoinek kendu zieten lekua eta kanpandorrea Zikoina zuriz bete zen (Ciconia ciconia). Udara Europan pasa ondoren, udazkenean leku epelagoen bila egiten du zikoinak ere, eta bidean gelditu ohi da atseden hartu eta jana bilatzeko. Hernanin asko gelditu ziren gaua pasatzera; 37 behintzat bai, Kronikari herritarrek esandakoaren arabera. Plazan gutxitan ikusten den irudia izan genuen inulabarrean. Jendeak harrituta begiratzen zuen zerura nondik etorri ote ziren galdezka. Negua Afrikan pasata Europara egingo dute berriz ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!