Txirrita eta Elkano kaleetan baterian aparkatzeko aukerak aztergai

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 17a

Udaltzaingo Batzordea bilduko da gaur Udetxean, eta trafikoarekin zerikusia duten hiru puntu dituzte aztergai: Txirrita eta Elkano kaleak, Portuko bidegorria eta Florida-Ibaiondo tunela.

Udaltzaingo Batzordea bilduko da gaur Udaletxean, 18:00etan eta hiru puntu dituzte eztabaidarako, Hernaniko trafikoarekin zerikusia dutenak. Txirrita eta Elkano kaleetako aparkamenduei dagokiena da puntuetako bat; Portu-Urnieta arteko bidegorriari dagokiona bestea; eta Florida eta Ibaiondo arteko tunelaren ingurukoa hirugarrena.

Baterian aparkatzea zaila

Txirrita eta Elkano kaleetan, ezker aldean baterian aparkatzeko ideia bada, baina zail izango da, autobusak-eta pasatzeko leku gutxitxo geldituko baita. Atzo zituen probak egitekoak udaltzaingoak eta gaur eztabaidatuko dute gaia Udaltzaingo batzordean eta atzoko emaitzen araberako erabakia hartuko dute. Bestalde, Udaltzaingotik jakitera eman digutenez, preferentziak orain bezala geldituko dira Txirrita eta Elkano kaleetan; alegia, Elkano kalekoek izango dute preferentzia hemendik aurrera. Orain ondo margotu behar dute bideko seinalizazioa eta ispilu bat ere badute jartzekoa, Elkano kalean datozen kotxeak hobeto ikusteko.

Bidegorria eta tunela.

Portu eta Urnieta arteko bidegorri hasieran, Egaña baserri ondoan, arazoak izan dituzte moto eta autoen abiadurarekin eta horri zer erremedio jarri eztabaidatuko dute. Bestalde, Florida-Ibaiondo arteko tunelean seinalizazioa jartzea ere eztabaidan izango da gaur, abiadura, lehentasuna eta abar azaltzeko. Jendeak erabili egiten du pasabide hori eta kondiziotan jarri nahi da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!