Hernanik 2
Groseko 1
HERNANIK 2 eta 1 irabazi zuen atzo Grosekoren kontra jokatutako partidua. Txuri berdeei partiduan sartzea kosta zitzaien aurreneko zatian eta ez zuten behar bezalako jarrerarik erakutsi. Hala ere, bigarren zatian erreakzionatu eta garaipena eta sailkapenean gora egiteko puntuak lortu zituzten. Datorren astean Euskaldunaren kontra neurtuko dituzte indarrak.