Hernanik merezimendu osoz lortu zuen ligako aurreneko garaipena

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 16a

Hernanik    13
Iñaki (Eneritz), Gorka, Axier (Boli), Pernas, Aritz, David, Arkaitz, Jon (Urko), Iraitz, Ramuntxo, Oier, Manex, Gorka, Aitzol (Etxebe) eta Garibay.
Valencia Tecnidex      7

HERNANIK merezimendu osoz irabazi zuen atzo Landaren Valencia Tecnidexen aurka jokatutako partidua, ligako aurrenekoa. Lehendabiziko zatian hernaniarrak izan ziren nagusi eta horren lekuko izan ziren Axier Insaustik lortu zuen entsegua eta lapurtutako mele eta touche-ak. Aurreneko zatia bukatzean markagailua 13 eta 0 zijoan, hernaniarren alde. Bigarren zatian hala ere hernaniarrak ez ziren aurreneko zatian bezain fin aritu eta partiduaren kontrola galdu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!