Hernanik ez zuen zorterik izan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 14a, 03:00

Hernanik asteazkenean Askatuaken kontrako partidua izan zuen Donostian eta 81 eta 39 galdu zuen. Hernaniarrek bazekiten Askatuak taldea maila altuko taldea zela, baina entrenatzaileak adierazitakoaren arabera, ez ziren partiduan sartu eta alde haundiarekin galdu zuten. Aurreneko laurdena 21 eta 9 emaitzarekin bukatu zen eta hortik aurrera ezin izan zuten ezer egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!