Zikloturistek Aldabako frontoira irteera egingo dute bihar. Joan den astean bezala irteerako firma Altzan eman beharko dute, goizeko 09:00etatik 11:00etara. Egingo duten bideak 60 kilometro ditu. Astero bezala, Zinkoeneatik aterako dira. Argazkian, joan den astean Goizuetara egin zuten irteeran.