OHORezko B mailan dagoen Hernaniko errugbi taldea etxean jokatzen ikusteko aukera izango da bihar. Hernanik CR Valenciaren aurka jokatuko du eta ligako aurreneko partidua izanda taldeari neurria hartzeko balioko du norgehiagokak. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da. Errugbizaleentzat aukera bikaina izango da Estatuko bigarren mailako ligarekin, Hernanitik atera gabe, gozatzeko aukera izango baita.
Aurreikustea zaila
Biharko partiduaren emaitza aurreikustea zaila izango da. Batetik, CR Valencia talde berria da hernaniarrentzat. Bestetik, hernaniarrek ez dute aurredenboraldian nolako taldea osatu duten aztertzeko aukera haundirik izan. Pentsatzekoa den bezala, hernaniarrak irabaztera aterako dira. Lortzen badute jarritako helburua betetzeko bidean lirateke, etxean jokatutako partidu guztiak irabaztea.
Jokalari berriak
Hernaniko taldean jokalari berriak daude aurtengo denboraldian. Iparraldetik etorritako bi jokalari eta seniorretatik igotako beste 3 jokalari. Gainerakoan, bajaren bat kenduta, taldea joan den denboraldiko antzekoa da.