‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ filma, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 14a, 03:00

Biterin Kutsidazu bidea, Ixabel filma jarriko dute aste buruan, Joxan Sagastizabalek idatzitako izen bereko liburuan oinarritutakoa. Bertan hogei urte inguruko gazte donostiar bat benetako euskara ikastera joango da herri txiki bateko baserrira, eta bertan biziko dituen gorabeherak azaltzen dira. Gaur arratsaldeko 17:00etan, 19:30ean eta gaueko 22:30ean izango da, eta bihar arratsaldeko 17:00etan eta 19:30ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!