2007ko bidaia eta jardueren egutegia zehazteko bilera dute Mendiriz Mendin

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 14a, 03:00

Datorren asteazkenean da bilera Iturregi plazako bulegoan, 20:00etan.

Mendiriz Mendin datorren urteko bidaia eta jarduera egutegia prestatzeko lanean hasi dira eta asteazkenean izango da bilera, Mendiriz Mendiko lokalean bertan, Iturregi plazan. Bilera arratsaldeko 20:00etan izango da.

Jardunaldi ugari
Mendiriz Mendik jardunaldi ugari antolatzen ditu urtean zehar. Aurtengo urtean esaterako, helduentzako 16 irteera antolatu dituzte, gaztetxoen-tzako 12 irteera, ikastaroak, irteera bereziak, bigarren eskuko azoka eta abar luze bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!