Hernani bigarren garaipenaren bila

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 14a, 03:00

Azkena dijoan Groseko taldearen kontra jokatuko dute zuriberdeek bihar Zubipen, 11:30ean.

Hernani bigarren garaipenaren bila irtengo da bihar Zubipen, Emakumezkoen Ligan. Azken hiru partiduetatik bat irabazi eta beste biak berdindu dituzte hernaniarrek. Bihar pauso haundia egin lezakete gora, irabaztea lortuz gero. Aurrean, Groseko taldea izango dute, sailkapenean azkena dijoana. Hala ere, konfiatu gabe irten beharko dute hernaniarrek.

Behetik gora
Hernanik lehen bi partiduak galduta hasi zuen liga, baina poliki-poliki badirudi beren jokoa bilatzen ari direla. Irabazi nahiz berdindu, astebururo puntuatzen jarraitzea garrantzistua izango da hernaniarrentzat.

SAILKAPENA:

 1. INTXAURDI K.E.     12  
  2. OSTADAR F.T.     11  
  3. AÑORGA K.K.E     11  
  4. VASCONIA C.D.     10  
  5. AMARA BERRI       8  
  6. HERNANI C.D.     5  
  7. URNIETA K.E.     4  
  8. USURBIL F.T.     4  
  9. EUSKALDUNA  2  
 10. GROSEKO   1

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!