Hernanik Ordiziako azaina etxean borobildu nahi du gaur, Aurrera de Ondarroaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 14a, 03:00

Arratsaldeko 16:30ean jokatuko dute Zubipen. Hernani sailkapeneko bigarren postuan jarri da joan den asteburuan Ordizia liderrari irabazita.

Hernanik eta Aurrera de Ondarroak jokatuko dute gaur Zubipen, Gorengo mailan. Hernaniarrek izugarrizko etekina atera diote etxetik kanpoko partiduei eta goiko postuetan dira, baina etxean ezin irabazita. Orain arteko 10 puntuetatik 9 etxetik kanpora atera dituzte hernaniarrek, eta Zubipen puntu bakarra lortu dute bi partidutan. Hala ere, joan den asteburuko gogoa eta seriotasunarekin jokatzen badu, hiru puntuak lortzeko moduan izango da Hernani.

Liderrari irabazita
Hernanik Ordizia liderra hartu zuen joan den asteburuan menpean, eta partidua aldapan gora zuela gainera. Hernaniarrek ez zuten etsi eta azken 5 minututan eman zioten buelta markagailuari. Horrek moral haundia eman die zuriberdeei, liga honetan edonori irabazteko gauza direla ikusi baitute. Sailkapenean bigarren jarri dira Zarautzen atzetik eta Ordiziak adina punturekin. Ondarroa erdi parean Aurrera de Ondarroa taldea 11garren dago sailkapenean 6 punturekin, baina ez da kontrario erraza izango, sei puntu horietatik lau etxetik kanpo lortu baitituzte bizkaitarrek.

SAILKAPENA:

1. ZARAUTZ   12  
 2. HERNANI   10  
 3. ORDIZIA      10  
 4. ANAITASUNA 9  
 5. ZESTOA       8  
 6. TOURING      7  
 7. BERIO   7 
 8. MONDRAGON     7  
 9. UROLA      7  
 10. IDIAZABAL  7  
 11. AU.ONDARROA  6  
 12. HONDARRIBIA  6  
 13. PASAJES   5  
 14. TRINTXERPE  5  
 15. MARTUTENE  4  
 16. MUTRIKU   4  
 17. ALOÑA MENDI  3  
 18. ARETXABALETA  2

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!