360 uso eta 2.320 birigarro bota ziren iaz Hernaniko postuetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 14a, 03:00

Urte ona izan zen iazkoa orokorrean, eta Hernaniko postuetan ere ehiza dezente egin zuten. Azketako postuetan bota zen uso eta birigarrorik gehien. Sorteoetan, 4.746 eskari izan ziren, tenporadak iraun zuen 187 egunetan.

Hernaniko postuetan botatako piezak apuntatu egiten dituzte Txantxangorri elkartean, baina gutxi gora beherako datuak izaten dira, erreferentzia moduan balio dutenak. Iaz, 360 uso inguru bota zituzten Hernaniko 136 postuetan, eta birigarroak 2.320 izan ziren. Horrez gain, 32 tortola eta 18 ´gainontzeko` ere bota zituzten postuetan. Postuen zozketa 187 egunetan egin zen iaz Txantxangorrin, baina kontuan hartu behar da Oriamendi inguruko postuak abuztuan hasten direla zozketatzen. Ehizeko puria ordea egun gutxiagotakoa izaten da, jenderik gehien elkartzen den garaia. Guztira 4.286 plaza eman ziren iaz eta 4.706 plaza eskaera izan ziren.

Onena, Azketa
Azketa-Antxista-Etzala inguruko postuek dute estimaziorik haundiena Hernanin eta ehizarik gehien ere bertan botatzen da. Guztira 50 postu daude bertan eta iaz 46 egunetan zozketatu ziren bertako postuak. 1.995 eskari izan ziren eta 1.611 plaza eman ziren bertarako. Ehizari dagokionez, 206 uso eta 1.085 birigarro bota zituzten ehiztariek bertan. Larregain-Akola-Igoin inguruan ere 46 egunetan zozketatu ziren postuak eta 1.089 eskaera izan ziren eta 1078 plaza adjudikatu ziren. Bota, berriz, 102 uso eta 605 birigarro bota zituzten. Hirugarren zonaldea, Oriamendi-Arizmendi-Altzeagain ingurukoa da, eta bertan izaten da denboraldi luzeena. Iaz 95 egunetan egin zen zozketa bertan, 1.622 eskaera izan ziren eta 1.597 adjudikazio. Bota, berriz, 52 uso, 630 birigarro eta 32 tortola bota ziren.

Txantxangorrin ere gora begira
Postuan bakarrik ez dira gora begira egoten ehiztariak,
Txantxangorri elkartean ere hala aurkitu ditugu, gora begira. Izan ere, terrazako pantaila haundian agertzen dira zozketako emaitzak, hurrengo egunean zona desberdinetan postua tokatu zaien ehiztarien izenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!