PERRETXIKO garai oparoa izaten ari da aurtengo udazkena ere eta garai honen bueltan, urtero bezala, mikologia jardunaldiak antolatu ditu Urretxa mikologia elkarteak. Jardunaldiak astelehenean hasiko dira perretxikoei buruzko argazki erakusketarekin. Argazkiak urriaren 22ra bitartean izango da ikusteko aukera, Biteri kultur etxean. Ostegunean, urriaren 19an, perretxikoei buruzko hitzaldia izango da, Antton Melendez izango da hizlaria. Arratsalde-ko 20:00etan, Biterin.
Urdiainera irteera
Urdiaingo basoetara irteera antolatu du aurten ere Urretxa mikologia elkarteak. Eguraldiak laguntzen badu, urriaren 21ean egingo dute. Batez ere, 10 eta 15 urte arteko gazteentzat antolatu dute irteera, nahiz eta helduek ere parte hartu dezaketen. Izen ematea aldez aurretik egin behar da, urriaren 16tik 18ra, Urretxa mikologia elkarteko bulegoan (Kale Nagusia 6, behea).
Erakusketa eta dastaketa
Urdiainen bildutako perretxikoekin eta bestela bildutakoekin erakusketa egingo dute urriaren 22an, Plaza Berrin. Eguerdiko 12:30ak aldera perretxikoak probatzeko aukera izango da.
Argazki lehiaketa eta sari banaketa
Perretxiko argazki lehiaketan parte hartzeko karreteak eskuratzeko egunak urriaren 23, 24 eta 25ean izango dira. Egun horietan arratsaldeko 20:00etatik aurrera joan behar da Urre-txako bulegora. Argazkiak atera ondoren, karreteak azaroaren 27 eta 28an bueltatu behar dira, leku eta ordu berean. Lehiaketan ateratako argazkiak abenduaren 13, 14 eta 15ean proiektatuko dituzte Biterin. Abenduaren 13 eta 14an, arratsaldeko 20:00etan. Abenduaren 15ean arratsaldeko 19:30etan izango da projekzioa eta segidan, 21:00ak aldera, lehiaketako sari banaketa egingo dute.
Egitaraua
URRIA
-Urriaren 16-22. Perretxikoei buruzko argazki erakusketa, Biterin.
-Urriak 19. Antton Melendezenen hitzaldia. 20:00etan, Biterin.
-Urriak 21. Urdiaingo basoetara irteera gaztetxoentzat. (Izena ematea urriaren 16tik 18ra).
-Urriak 22. Bildutako perretxikoen erakusketa. 12:30etan dastaketa.
-Urriak 23-24-25. V Argazki lehiaketan parte hartzeko
karreteak banatuko dira.
AZAROA
-Azaroak 27-28. Argazki lehiaketako karreteak entregatu behar dira.
ABENDUA
-Abenduak 13-14. Argazki lehiaketako argazkien proiekzioa. 20:00etan, Biterin.
-Abenduak 15. Argazki proiekzioa 19:30etan eta segidan sari banaketa.