Hernani Institutuak ikastaroak antolatu ditu 2006-2007 ikasturterako, bai langileentzat eta baita langabetuentzat ere. Kurtsoei buruzko informazioa behar duenarentzat telefono bat jarri du eskura: 943 551958. Langabetuentzat, Biruta harrotze bidezko mekanizatua izeneko ikastaroa antolatu du, azaroaren 6an hasiko dena. Elektrizista instalatzaile ikastaroa ere antolatu du. Urtarrilaren 10ean hasiko da bigarren ikastaro hau. Bi ikastaroetan praktikak egingo dira enpresetan.
Langileentzat ikastaroak
Langileentzako ikastaroak ere antolatu dituzte. Fabrikazioa mekaniko alorrean honakoak daude aukeran: CAD 3 D modelatuak eta planoak; Preparazioa eta programazioa fresagailua CNC; Planoen interpretazioa; Automatismo neumatikoa eta elektro-neumatikoa; CNC tornua; CAD 2D Autocad; Automatismo hidraulikoak; CAD 3 modelatua eta planoak; eta Mekanizatu teknikak. Elektrizitate eta elektronika alorrean honako ikastaroak antolatu ditu institutuak: Instalatzaile karneta ateratzeko prestakuntza; Oinarrizko automata programagarriak; Automatismo elektroteknikoak; Antenen instalazioa, montajea eta mantenimendua; Instalazio domotikoen diseinu eta konfigurazio zentralizatuak; Transformazio zentroak; eta Etxebizitzetarako instalazio elektrikoak.
Arriskuen prebentzioa
Enpresetako prebentzio delegatuentzat lan arriskuen prebentzio ikastaroa ere antolatu du Hernani Institutuak, Osalanekin elkarlanean. Kurtsoa 24 ordukoa izango da. Eraikuntza arloko langileentzat prebentzio ikastaroa antolatu du bestalde, 6 ordukoa.
Makillaje ikastaroa
Kutxa-Nazaretekin elkarlanean, makillaje eta azala zaintzen ikasteko kurtsoa ere izango da aurtengo ikasturtean. Urriaren 30ean hasiko da eta 10 orduko iraupena izango du.