Presoen egoera salatzeko mobilizazioak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 12a, 03:00

Askatasunak deituta Iñaki de Juana eta gainerako euskal preso politikoen egoera salatzeko mobilizazioak izango dira egun hauetan. Gaur Hernani Institutuan herri eskolak eta hitzaldia izango dira. Bestalde herritar talde batek gaur goizeko 08:00etan diana-liada egiteko deia egin du, kazuelekin. Eguerdiko 12:30ean prentsaurrekoa izango da eta segidan, herrian barrena bizikleta martxa antolatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!