ATZO itxi zen Natzak antolatutako Frankismoa Hernanin erakusketa. Erakusketa irailaren 28tik urriaren 11 bitartean izan da ikusteko aukera eta 250 per tsonatik gora izan dira bertan.
Balorazio positiboa
Natzako kideek egindako aurreneko balorazioa positiboa izan da. Garai hura bizi eta erakusketa ikustera joan direnak dituzte gogoan, ´zauriak oraindik ere hor jarraitzen dutela ikusi dugu. Beldur ikaragarria pasa zuten eta egun hauetan ere beldurra askotan somatu dugu` adierazi dute . Erakusketaren inaugurazira 60 bat lagun joan ziren, ´beharra bazegoela nonbait` gehitu dute. Datorren astean Zilegi Eskolek antolatuta, erakusketa ikustera joango dira zenbait herritar.