GAUR hasiko dira Biterin zine saioekin. Pelikula euskalduna eta ezaguna aukeratu dute saioekin hasteko, Kutsidazu bidea, Ixabel, Donostiako Zinemaldian ere harrera beroa izan duena. Pelikularen emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Biteriko arduradunek azaldutakoaren arabera, aurreneko emanaldia izanda eta zubia dela aprobetxatuta film berezia ekarri nahi izan dute. Gaur arratsaldeko 17:00etan, 19:30etan eta gaueko 22:30etan ikusteko aukera izango da. Sarrerak helduentzat 3 euro kostatzen dute eta haurrentzat, 1,5 euro.
Euskaldunberria baserri giroan
Filma Joxan Sagastizabalek idatzitako liburuan oinarritu da. Juan Martin donostiarra euskaltegian aritu da euskara ikasten eta denboralditxo bat pasako du Asteasuko baserrian. Istorioa umorez betetakoa da, egoera zelebreetan murgilduko baita Juan Martin. Liburuan oinarritutako antzerkia ere ikusi ahal izan genuen baina pelikulak baditu hainbat berritasun.
Filmaren emanaldiak
Osteguna 12: 17:00etan, 19:30etan eta 22:30etan.
Ostirala 13: 22:30etan.
Larunbata 14: 17:00etan, 19:30etan eta 22:30etan.
Igandea 15: 17:00etan eta 19:30etan.
Zine kluba aurrerago hasiko da
Biterin zine klub emanaldiak ere izango dira aurten, baina aurrerago hasiko direla jakinarazi dute. Zine klubean zirkuito komertzialetatik kanpo dauden filmeak ikusi ahal izango dira. Iazko datuei erreparatuta jende dexente izan zen Biteriko emanaldietan: 2.937 ikusle izan ziren haurren emanaldietan eta helduenetan, 2.783 ikusle.
Antzerki ziklorako sarrerak astelehenetik
aurrera salgai
URRIAREN 18tik 20era antzerki zikloa izango da Biteri kultur etxean. Urriaren 18an, El vendedor de Tiempo ikusteko aukera izango da, Ados teatrorena. Urriaren 19an Bikotearen Larru haizetaera ikusi ahal izango da. Urriaren 20an Tàbola rassa konpainiaren El avaro de Molière izango da Biteriko areto nagusian. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.
Sarrerak astelehenetik, urriaren 16tik aurrera, izango dira salgai. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Biteri kultur etxeko sarreran.