Karkaban dagoen Karbonera etxeko bajeran gaur Ergobiko jaietako herri antzerkiaren bideoa jarriko dute. Antzerkia urtero egiten dute Ergobian eta auzotar guztiek hartzen dute parte, haur, zahar eta gazteek. Parte hartzaileetako batek aurkeztuko du bideoa, 20:30etatik aurrera.