Hernaniko Askatasunak prentsara bidalitako oharrean azaldu du nahiz eta Iñaki de Juanak gose greba utzi, mobilizazioekin jarraituko dutela ´Iñaki gose grebara eraman zuten arrazoiek berean jarraitzen dutelako, euskal presoen egoera jasangaitza delako` azaldu du. Askatasunak azaldu du ezin dela ahaztu 6 preso daudela ´larri gaixotuta eta legez kalean beharko luketenak. 160 preso daude zigorra osorik bete duten arren askatzen ez dituztenak, eta sakabanaketa inoiz baino zabalagoa eta bortitzagoa da gaur egun`. Larri dauden presoak eta zigorra beteta duten presoak askatzea eskatu du Askatasunak, eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herriratzea ere eskatu du, ´dagozkien eskubide guztien jabe izanik`.
Mobilizazioak
Askatasunak mobilizazioak antolatu ditu urriaren 27ra bitartean eta herritarrei eskatu die parte hartzeko. Herritar talde batek ere deitu ditu mobilizazioak.
Datozen egunetan
Askatasunak deituta:
Gaur. 18:00- 20:00 kontzentrazioa, Zinkoenean.
Urriak 12. Herri eskolak Institutuan. Hitzaldia.
Urriak 16. 18:00-20:00
kontzentrazioa, Zinkoenean.
Urriak 17. Hitzaldia, Biterin. 20:00etan.
Herritarrek deituta:
Gaur. 20:00etan akanpada. 24:00etan, kazerolada.
Urriak 12. 08:00 diana-liada,
kazuelekin. 12:30etan prentsaurrekoa Tilosetan eta bizikleta martxa herrian barrena.