Hernaniarren lanak Ordiziako Artisaualdian

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 13a, 03:00

Ordiziako Artisaualdiak gaur izango du jarraipena, Beti Alai frontoian. Bertan bi hernaniarren lanak ikusteko aukera izango da. Jaime Setien Parrasen beirazko lanak izango dira batetik, eta Francisco Murianaren makilak, bestetik. Gaurko egitarauaren barruan hitzaldia ere izango da Ordizian, feng shui eta habitat gaiaren bueltan. Hitzaldia arratsaldeko 18:30etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!