Leitzarango kotoa irekita

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 10a

Txantxangorri elkarteak jakitera eman du Leitzaran errioko kotoa irekita dagoela astelehenetik. Paseak aldez aurretik hartzeko Gipuzkoako Arrantza Federaziotik pasa behar da (Anoeta etorbidea 5, 29 lokala, Donostia. Telefonoa: 943 47 24 66). Egunerako edo aste bererako paseak hartzeko, berriz, Andoaingo Fly Fishers House arrantza dendatik pasa liteke, astelehenetik larunbatera 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!