Portuko festetako argazkiak www.kronika.net-en
Hernaniko Kronikak argazki berriak sartu ditu web orrian, www.kronika.net helbidean. Portuko festako argazki bilduma ikusgai dago, aurretik dauden beste zenbait bildumarekin batean: San Joanak, iragarpen kontzertua, Atleta Osoa proba, Azeri Bila... Argazki hauek erosi nahi dituenak ere badu aukera internet bidez edo Kronikan bertan.
Egutegirako datak jakinarazteko deia herriko taldeei
2007ko Dobera-Kronikako egutegia dela eta herriko taldeei deia egiten zaie, urtero antolatzen dituzten ekintza ezberdinak zein egunetan egingo dituzten jakinarazteko: auzoko jaiak, festak, egun seinalatuak eta abar. Horrela egutegian sartu ahal izango dira.
Nafarroa Oinezerako autobusa
Urriaren 15ean, datorren igandea, Nafarroa Oinez izango da Beran. Dobera Euskara Elkarteak autobusa antolatu du bertara joateko. Txartelak eskuratzeko Dobera edo Kronikako bulegora joan behar da, Larramendi 11 behean. Autobusa goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik. Txartelak eskuratzeko epea asteazkenean bukatzen da.