24. Sagardo Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko urriaren 14a

Elur Txorik 24garren sagardo txapelketa antolatu du azaroaren 4rako. Gehienez 80 lagunentzat izango da afaria. 10 sagardotegiko sagardoa edateko aukera izango da: Iparragirre, Elorrabi, Altzueta, Rufino, Zelaia eta Alberro Hernanikoak, Astiga-rragako Oiarbide, Urnietako Setien eta Elutxeta eta Zubietako Astiazaran. Afariko menua: bakailoa kokotxekin, txuleta, gazta eta intxaurrak. Izena emateko epea urriaren 28ra arte egongo da zabalik bazkideentzat, arratsaldeko 20:00ak arte. Bazkide ez direnak berriz, urriaren 28an, 20:00etatik 22:00etara bitartean izango dute aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!