De Juanaren egoera salatzeko mobilizazioak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 10a, 03:00

Iñaki De Juanak preso donostiarrak gose greba utzi du 63 egun ondoren. Momentuan Madrilgo 12 de Octubre ospitalean dago osatzen. Urriaren 27an izango du epaiketa, Gara egunkarian idatzitako 2 iritzi artikulu direla eta. Fiskaltzak 96 urteko kartzela zigorra eskatu du. Askatasunak mobilizazioak deitu ditu presoaren egoera salatzeko: gaur, kontzentrazioa izango da 18:00etatik 20:00etara Zinkoenean. Bestalde, herritar talde batek Kolapso eguna deitu du gaurko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!