Aurten ere bildu dira, giro ederrean, Biterin garai batean ibilitako ikasleak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 10a, 03:00

BITERIN garai batean ibilitako ikasleak bildu ziren joan den larunbatean. Bosgarren aldia da bazkaria antolatzen dutela eta aurten 45 bat lagun bildu dira. Batez ere elkarren berri izateko eta garai bateko kontuetaz hitz egiteko biltzen dira. Haien esanetan, eguna motz geratzen zaie, ´hainbeste kontu ditugu elkarri esateko` aipatu dute. Huescatik etorritakoak Bazkarian biltzen diren emakumeak Biterin 1969 urtean eta lehenago ibilitakoak dira. Aurten Huescatik etorritakoak ere izan dira tartean. Beste urteetan Valladolid, Alicante eta Murciatik ere etorri izan dira. Bazkarian izan zirenek aipatutakoaren arabera, aurreneko aldiz bildu zirenean asko hunkitu ziren, denbora asko baitzeramaten elkar ikusi gabe. Hartutako lana eskertzeko antolatzaileei opariak eman dizkiete aurten gainerantzekoek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!