‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ filmarekin hasiko dira Biteriko zine emanaldiak, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 10a, 03:00

OSTEGUNEAN hasiko dira Biteri kultur etxeko zine emanaldiak. Kutsidazu bidea, Ixabel filma jarriko dute, iraila bukaeran Donostiako Zinemaldian estreinatu zen euskaraz egindako filma. Kutsidazu, bidea Ixabel istorioak euskarri ugari izan ditu. Josean Sagastizabalek idatzitako liburua 1994an argitaratu zen eta sekulako arrakasta izan ondoren CD rom-a, antzerkia, DVDa eta orain filma egin dira liburuan oinarrituta. Telebistako bost kapitulu ere grabatu dituzte. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!