Iñaki De Juana preso donostiarrak 64 egun beteko ditu gaur gose greban eta azken egunak Madrilgo 12 de Octubre ospitalean daramazki osasun arazoak medio. Bere egoera salatzeko mobilizazio asko ari dira izaten herri desberdinetan eta baita Hernanin ere. Gaur, kontzentrazioa izango da 18:00etatik 20:00etara Zinkoenean, Askatasunak deituta. Bestalde, herritar talde batek ´Kolapso eguna` deitu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!