Ezin hobeto eman dio ligari hasira EHU Hernanik, iazko liderra gainditu baitu etxetik kanpo. Hernaniarrek 0-2 hartu zuten aurrea markagailuan (19-25, 21-25), joko ona eta bilbotarrek baino sasoi hobea erakutsita. Hirugarren jokoan lasaitu egin ziren hernaniarrak eta 25-23 galdu zuten, baina, laugarrenean partidua bukatzera atera ziren hernaniarrak eta 14-25 irabazi zuten. Garaipen honek moral eta poz haundia eman die Lauri Matias entrenatzailea eta bere mutilei, iaz denboraldia gaizki hasi baitzuten, aurten ez bezala. Hurrengo asteburuan atsedena izango dute hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!