Helduen Hezkuntza ikastetxeak (EPAk) gaur irekiko ditu berriz ere liburutegia eta ordenadore gela herritarrentzat, Antziola 62an. Zerbitzu hau udaletxearen laguntzarekin ematen du ikastetxeak, herrian dagoen eskaintza publikoa zabaltzeko helburuarekin, eta bereziki auzoetako biztanleei baliabide hauek eskura jartzeko helburuarekin.
Materiala eskura
Liburutegi eta ordenadore gelan aukera zabala dago: 12 ordenadore sarean, aldizkari eta egunkariak, enziklopediak, urtekariak, datu estatistikoak, multimedia materiala, liburu mailegua, interneta eta abar luze bat. Zerbitzua dohain da, eta baldintza bakarrak dira adinez nagusi izatea eta erabiltzaile txartela izatea. Ordutegia, astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30 eta 18:30-21:00.