Huescara bidaia

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 8a, 03:00

Huescara bidaia antolatu dute jubilatu etxekoek urriaren 27tik 29ra. Izen emateko epea bihartik aurrera izango da eta 30 eurotako depositoa jarri beharko da. Autobuseko eserlekuak urriaren 17an zozketatuko dituzte, arratsaldeko 17:00etan. Guztira, 130 euro balio ditu bidaiak eta autobusa 08:00etan irtengo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!