Alzheimer gaitza duten gaixoak zaintzen dituzten herritarrei deia luzatu die, José María González Oterinok, hitzaldiak antolatu ahal izateko gutxieneko talde bat sortzeko. Gaitz honen edo antzekoen ingururuko profesionalekin antolatzekoak ditu hitzaldiak ´ahal den neurrian gaitz honekin bizitzen erakusteko, laguntza profesionala eskatzen ikasteko, informazioa bilatzen ikasteko eta gaixoa zaintzeko norbera zaintzen ikasteko; alegia, bere garaian hainbeste eman digun lagun maite horrekiko egunerokotasuna duintasun eta maitasunez bizitzen ikasteko`. Alzheimerra duen ama, aita, emaztea, anaia... zaintzea egokitzen zaien herritarrei luzatu die deia Gonzalezek.
Gutxieneko taldea behar
Gonzalezek Kronikari esan dionez, asesoramentu profesionala jaso nahi duen gutxieneko talde bat osatu nahi du psikologo eta psikiatrei hitzaldiak ematea eskatzeko. Aldez aurretik osatu nahi du taldea, interesatua egon litekeen jendearekin. Ezer antolatzen hasi aurretik jende kopuru bat izatea da helburua. Interesatuek edo informazio gehiago nahi dutenek ondorengo telefonora hots egin: 619 06 32 07 edo 943 55 07 21.