Gaur hasi eta igandera bitartean Artisaualdia izango da, artisauen azoka. Bertan bi hernaniarrek hartuko dute parte. Batetik, Jaime Setien Parras izango da bertan. Jaimek beira egiten du Colore tailerrean. Bestetik Francisco Muriana izango da bertan, makilak egiten ditu. Azoka Ordiziako Beti Alai frontoian ikusi ahal izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!