Bihar egingo dute seigarren Mugarri Festa Astigarragan, goizeko 09:30etan J. Barandiaran plazatik irtenda. Zipotza elkarteak antolatu du herriko mugarriak ikustera joateko ibili hau. Hori izango da Astigarragako kultur etxeak zabaldu dituen ekitaldietan lehenengoa, baina ez azkena izango.
Ipuinak, film laburrak
eta antzerkiak
Urriaren 19an, ipuin kontalaria ariko da kultur etxean, 3-9 urte arteko neska mutilei ipuin kontatzen. Urriaren 20an, berriz, ostiralarekin, Euskal film laburren emanaldia izango da kultur etxean bertan eta sei film labur dituzte ematekoak: Máquina, Cirugia, Juego, Midori, El Relevo eta Sarean. Urriaren 22an berriz, haurrentzako antzerkia izango dute, Pizti domatzailea; eta urriaren 28an antzerkia, Artea. Egun berean, bizikleta martxa ere izango dute Astigarragan, Zipotza elkarteak antolatuta. Astigarragatik Leitzara dira joatekoak.
Ikastaroen hasiera
Astigarragako kultur etxeko ikastaroak urriaren 16an hasiko dira: eskulanak, egur taila, ukenduak eta sendabelarrak, Txi Kung, Areto dantzak, literatur tailerra eta haurrentzako sormen tailerra. Izena emateko kultur etxera deitu: 943 33 50 64. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!