Rekalde talde gogorraren etxean hasiko du denboraldia gaur Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 7a, 03:00

Gaur hasiko du denboraldia EHU-Hernani taldeak Rekalde talde gogorraren etxean. Bilbotarrak dira iazko txapeldunak eta ez da xamurra beren etxean garaipena lortzea. Kantxa oso berezian jokatzen dute bizkaitarrek, txapelketako txikiena baita eta horrek buruhauste haundiak eman dizkie hernaniarrei azken denboraldietan. Partidua, arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Bederatzi jokalari Aurtengo entrenatzaile Lauri Matias jokalari ohia izango du Hernanik eta denboraldi aurre gogorra egin dute, gaurko zitara sasoi puntu onean iristeko. Iazko bederatzi jokalari dira taldearen bizkar hezurra, eta oraingoz beste dozena erdi jubenil ere ari dira lanean, taldeari lagundu ahal izateko. Horrez gain, EHUko taldea ere badenez, epe laburrean pare bat ikasle atzerritar taldera elkartzea ere ez dute baztertzen, eta dagoeneko probatan ari dira. Horrek indar haundiagoa emango lioke taldeari. Beste taldeak lanean Hernaniko gainerako taldeak ere lanean jarraitzen dute denboraldi hasierara ondo iristeko. Oraindik jokalari beharra mutilen kadete taldeak du, 92 eta 93an jaioak alegia. Hala ere, jendea biltzea espero dute. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!