ZILEGI eskolen ikasturte berriko aurkezpena egin zuten ostegunean Biterin. Aurten ere denetariko gaiak aukeratu dituzte, euskaraz aritu nahi duenak aitzakiarik izan ez dezan: Gerra Zibila, harremanak lantzeko tailerrak, defentsa pertsonala, filosofia eta abar.
Zilegi Eskolak duela bi ikasturte hasi ziren martxan eta ordutik gai ugari landu dituzte: zeramika, sendabelarrak, sexologia, dietetika,...
Euskara ikasi
modu naturalean
Zilegi Eskola euskara modu natural eta dinamikoan ikasteko eta lantzeko aukera ematen duen gune herrikoia da. Euskara bitartekoa da, jendeak gustoko dituen gaiak landuta ikasten baitu euskaraz.
Edozein herritarrek har dezake parte eskoletan. Ez da urte osorako konpromisorik hartu behar gainera: gai bakoitzak bi, lau, sei edo zortzi orduko iraupena izaten du normalean. Bono bat erosita herritar bakoitzak erabakitzen du zein saiotan parte hartu.
Saioetan euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak nahastuta izaten dira. Hala, elkarrekin lan eginez euskara modu naturalean ikasten da.
Izena emateko 943 557879 telefonora deitu daiteke. Bestela mezu bat bidali daiteke zilegieskola@aeknet.net helbide elektronikora. yy
wZilegi Eskolak
URRIA
-Gerra zibila Hernanin.
Urriaren 16tik 19ra.
-Harremanetarako oinarrizko gaitasunak.
Urriak 18 eta 25.
-Indarkeriarik gabeko
defentsa pertsonala.
Urriak 30 eta 31.
AZAROA
-Legearen aurrean, izatezko bikote, elkarrekin bizi ala ezkonduta?
Azaroak 7 eta 9.
Harremanetarako oinarrizko gaitasunak
Azaroak 8, 15, 22 eta 29.
Zertarako balio dit filosofiak eguneroko bizitzan?
Azaroak 28 eta 30.
Masajeak eta Eskulanak: enkuadernazioa tailerretako
egunak zehazteko daude.
943-557879
zilegieskola@aeknet.net
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!