Gobernu Batzarra izan zen atzo udaletxean eta beste hainbat punturen artean onartu zuten dirulaguntza ematea hainbat proiekturi, garatzeko bidean dauden herrialdeetan elkarte ezberdinek egingo dituztenak. Bederatzi proiektu lagunduko ditu Hernaniko Udalak, guztira 166.962,18 euro emanda.
Erakunde ezberdinek Hernanin egingo dituzten sentsibilizazio kanpainetarako diru laguntza ere emango du Udalak. Sentsibilizazio proiektuetara guztira 17.688,51 euro emango ditu udalak.
06/07 ikasturterako
euskara egitasmoak
Gobernu Batzarrean onartu ziren, baita ere, Buruntzaldean 2006-2007 ikasturtean, martxan jarriko diren euskara egitasmoak. Horrez gain, onartu zen Buruntzaldeko udalek euskara egitasmoen berri emateko prestatu duten komunikazio plana. Euskera egitasmoak eta komunikazio plana aurrera ateratzeko Hernaniko Udalak 43.000 euro jarriko ditu.
Guztira 25 dira Buruntzaldeko udaletxeetako euskara zerbitzuek martxan jarriko dituzten egitasmoak. Egitasmo hauek ez dira berriak eta asmoa da aurtengo ikasturtean egitasmo horietan sakondu eta sendotzea.
Egitasmoen artean garrantzizkoa da famili bidezko euskara transmisioa bultzatzea helburu duena. Batetik, ikastetxeetan egiten dira planak, gurasoen hizkuntza jokabide eta ohituretan eragitera bideratuta daudenak. Bestetik, osasun etxeetan motibazioa saioak egiten dira, ama eta aita izango direnei eskainiak.
Garrantzizko beste egitasmoak dira lantegietako euskara planak. Buruntzaldeko euskara zerbitzuek bultzatuta 7 lantegi daude momentuan euskara planetan murgilduta, Hernaniko Hator eta Selak enpresak tartean. Aurten euskara planak beste 5 edo 6 enpresetan martxan jartzea da asmoa.
Bestalde, azpimarratzekoa da merkataritza mundura euskara erabiltzeko helburua duen egitasmoa. Iaz ileapaindegi eta frutadendetan jarri ziren martxan egitasmoak. Aurten, asesoria eta gestorietara joko dute.
Udaletxe barruko euskera planak ere badu garrantzia, udaletxe barruan euskera erabiltzea helburu duena.
Villa Politena atzean etxeak egiteko urbanizazio plana
Villa Politena atzean etxebizitzak egiteko urbanizazio planaz ere hitz egin zen atzoko Gobernu Batzarrean. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!