DUELA hogei urte banandu zen Lasarte, baina banaketa hori lortzeko bide luzea egina zuten bertako herritarrek. 1863an, Lasarteko auzo-alkatea keja zen, Hernanik ez zuelako lasartearrek eman adina gastatzen auzoko obretan. Hori zela-eta, auzo-alkateak zihoen lasartearren gehiengoak banandu egin nahi zuela Hernanitik. Urte batzuk beranduago, 1868an, zenbait jeneral Isabel IIren kontra altxatu ziren, ´askatasunaren` izenean eta haize berri hori aprobetxatuz Lasartek desanexioa aldarrikatu zuen. Urnietako udalak desanexio horren inguruko auzotarren iritzia jaso nahi izan zuen orduan eta honako emaitza atera ziren: aldekoak 37 eta kontrakoak 17 (guztiak 24 urtetik gorako gizonezkoak). Hala ere desanexio prozesu horrek ez zuen aurrera jarraitu.
Beste saiakera bat 1921ean
Lasartearrek ez zuten etsi eta 1921ean beste saiakera bat egin zuten udalerri bilakatzeko. Baina 1936ko gerrarekin batera, itxaropen horiek zapuztu ziren, 40 urte luzez.