Yone Boutique Hernanik Intxaurrondon jokatuko du gaur bigarren partidua

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 7a, 03:00

Hernaniko Yone Boutique taldeak lehengo larunbatean hasi zuen liga, eta nola gainera, Idiazabali 11-0 irabazi baitzion. Gaur jokatuko du ligako bigarren partidua Intxaurrondoko Mons kiroldegian, arratsaldeko 17:15etan, Mercedes Goiko-Auto taldearen kontra. Partidu bakarra jokatuta lider jarri dira hernaniarrak, baina jardunaldi batzuk pasa beharko dute talde bakoitza zein borrokatan sartu litekeen ikusi ahal izateko. Argazkian Yone Boutique taldea ageri da, lehengo larunbateko partidu aurretik. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!