Ategorrietako Goenaga onena Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 7a, 03:00

San Miel jaietako tiraldia izan zen joan den igandean Urnietan eta A. Goenaga Ategorrietakoak irabazi zuen, 35 brila botata. Lehen hernaniarra Miguel Burugain Elur Txorikoa izan zen, laugarren postuan, 34 brilarekin; Joxe Ugalde Elur Txorikoak bosgarren egin zuen 32 brilarekin. Tiraldia gaur Gabirin izango da, XIIIgarren Osiñalde txapelketa. Izen ematea arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango da. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!