‘Bat egin’ egunera joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 7a, 03:00

Eskubide zibil eta politikoen aldeko Bat egin eguna elkartasun jaia izango da bihar Altsasun, 18/98 + plataformak antolatuta. Aldarrikapen festa izateaz gain dirua ere bildu nahi da epaiketek sortu duten gastuari aurre egiteko. Festa goizeko 11:00etan hasiko da harrerarekin. Fanfarreak, txosnak, pailazoak, haurrentzako gunea eta kale animazioa izango dira goizean zehar. Eguerdian ekitaldia izango da eta 14:30ak aldera bazkaria, 1000 pertsonentzako. Bazkarirako txartelak aldez aurretik izango dira salgai 12 eurotan. Bazkal ondorenean, dantzaldia izango da 3 talderekin, Txan Magoa ere izango da tartean. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!