Iñaki de Juana presoaren egoera salatzeko mobilizazioak deitu ditu Hernaniko Askatasunak gaurko. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara kontzentrazioa izango da, egunero bezala, Zinkoenean. Gaueko 20:30ean Plaza Berrin akanpada egingo dute eta 24:00etan kazerolada. Larunbatean akanpadan biltzen direnen artean buzonada informatiboa egingo dute herrian zehar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!