Bidaiatzerakoan ditugun eskubideak ezagutzeko erakusketa, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 6a, 03:00

Bidaiatzerakoan eta garraio publikoak erabiltzerakoan kontsumitzaileek dituzten eskubideak azaltzen dira.

ATZO ireki zen Biterin kontsumitzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko erakusketa. Erakusketa, zehazki, bidaiatzerakoan eta garraio publikoak erabiltzerakoan kontsumitzaileek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa da. Esaterako, autobusa, trena, hegazkina eta taxia erabiltzerakoan bidaiarien eskubideak azaltzen dira, adibide eta guzti. Bidaia bat antolatu bat kontratatzerakoan kontuan hartu beharrekoak ere azaltzen dira. Erakusketa, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak, Hernaniko Udalak eta Hernaniko KIUBeko ordezkariek antolatu dute. Erakusketa larunbata arte egongo da irekita: astean zehar 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatean goizeko ordutegian irekiko dute.

Bidaiekin, telefoniarekin eta internetekin arazo gehien
Erakusketa herriz herri ari dira jartzen. Bidaia eta garraioekin lotutakoaz gain, beste bi erakusketa ere prestatu dituzte, beste herrietan jarri dituztenak: telefonia eta internetari buruzkoa bata, eta produktuen tiketei buruzkoa, bestea. Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak azaldutakoaren arabera kontsumitzaileek egiten dituzten erreklamazio eta galdera gehienak telefonia eta internetarekin izaten dute zer ikusia. Azken urteetan bidaien inguruko galderak ere asko izan dira.

KIUB bulegoa Hernanin
Hernanin badago kontsumitzaileen kezka eta galderak erantzuteko udal kontsumo bulegoa, herritarren eskura. Kontsumo bulegoa Ongintza Patronatuak Sandiusterri ondoan duen eraikinean dago. Kontsultak egin daitezke zerbitzu bat kontratatu edo produktu bat erosi aurretik; edota ezer erosi edo kontratatu ondoren arazoren bat izan bada. Harremanetan jartzeko bertara joan daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!