Ibaetako Foroak deitutako manifestaziora joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 7a, 03:00

baetako Foroak deituta manifestazio nazionala izango da gaur. Ibaetako foroak salatu du espetxe politika giza sufrimenduan oinarritzen dela eta politika honekin etekin politikoak atera nahi dituztela. Horren aurrean honako eskariak egin dituzte: ´larri gaixotuta dauden presoak berehala kaleratzea, zigorra bete duten preso guztiak kaleratzea eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herriratzea, dagozkien eskubide guztien jabe izanda`. Manifestazio honetara joateko deia egin dute Hernaniko Askatasuna eta Etxerat elkarteek. Manifestazioa gaur arratsaldeko 17:30etan aterako da, Antiguako tuneletik. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!