LANDARBASO abesbatzaren kontzertua entzuteko aukera izango da bihar Milagrosan, arratsaldeko 19:30etan. Kontzertua Hernaniko Musika Eskola Publikoak hilero antolatzen dituen emanaldien barrukoa da.
Errenteriatik datorren maila altuko abesbatza
Landarbaso abesbatza Errenterian sortu zen 90garren hamarkadan. Abesbatza 18 eta 30 urteko gazteek osatzen dute, eskualdeko kontserbatorio ezberdinetatik datozenak. Taldekideak musika ezagutza altua dutenez, denetariko abestiak kantatzeko aukera dute, baita zailtasun haundikoak ere. Abesbatzak sari ugari lortu ditu. Azkeneko saria aurten lortu dute, Hungarian, Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan, bigarren saria eskuratu baitute.