Euskal dantzak ikasteko ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 5a, 03:00

San Joan Konpartsak euskal dantza ikastaroa antolatu du. Larunbateko taldeak, datorren larunbatean, urriaren 7an, hasiko ditu entsaioak, goizeko 10:00etan Biterin. Asteleheneko taldeak urriaren 9an hasiko ditu entsaioak, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Etxeberriko 9garren blokean. Ikastaroa irekia da parte hartu nahi duen guztiarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!