Irratian aritzeko ikastaro teknikoak gaur izango du jarraipena

Kronika - Erredakzioa 2006ko urr. 5a, 03:00

Molotoff Irratiko emisio berriarekin hasi aurretik, irratian aritzeko ikastaro teknikoa hasi zen atzo eta gaur izango du jarraipena. Ikastaroa irratiko aparatuetan oinarrituko da: nahasketa mahaia, soinu erreproduktoreak eta ordenagailua. Helburua saio bakoitza teknikoki autonomoa izatea da. Ikastaroa arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara izango da, Molotoff Irratiko egoitzan (Sagastialde 16, behea). Ikastaroa irekia eta debalde da. Ikastaroa amaitzean froga saio batzuk egingo dituzte. Bi aste barru hasiko dira programazio berriarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!