Karboneran udazkeneko egitaraua osatu dute eta bihar izango da egitarau horren barruko aurreneko emanaldia. Kale borroka egunak izena jarri diote dokumentalari. Bertan ikusi ahal izango dira 2001eko uztailean, Genovan (Italia), G-8 herrialde aberatsenen gailurraren kontra egindako mobilizazioak eta istiluak. Mobilizazio haietan manifestatzen ari zen gazte bat hil zuen polizia italiarrak. Dokumentala kale borroketan hartutako irudien bilduma da. Dokumentalaren zuzendaria Roberto Toreli da, eta beraz gain, Marco Giusti eta Sal Mineo ere izan dira ideia landu dutenak. Gaur gaueko 20:30ean, Karboneran (Karkaban).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!