Berdintasun Kontseiluak Hernanin emakumeen parte hartze soziala haunditzeko helburuarekin tailerrak antolatu ditu aurten ere. Gaur Komunikazioa eta Jendaurrean hitz egiteko teknikak ikastaroa hasiko da. Jendaurrean hitz egiteko emakumeek dituzten zailtasunak aztertuko dira eta horiek gainditzeko teknikak landuko dira. Sexismoak hizkuntzaren erabileran eta generoak komunikazioan duen eragina ere aztertuko dute. Tailerrak abenduaren 20ra arte iraungo du eta asteazkenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!